Agerraldi bat atzeman dute Sestaoko adinekoen zentro batean

23 pertsona kutsatu dira: hemeretzi egoiliar eta lau langile.

Albiz Santiago Llanos egoitza.
2020ko abuztuaren 28a
20:32
Entzun

COVID-19 agerraldi bat atzeman dute azken orduetan Sestaoko Albiz Santiago Llanos zahar etxean (Bizkaia); hemeretzi egoiliarrek eman dute positibo PCR proban, eta lau beharginek. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, positibo eman dutenetako bat erietxera eraman dute.

115 egoiliar eta 96 langile daude zentro horretan. Positibo eman duten egoiliarretatik lauk sintomak dituzte. Gainera, diputazioak jakinarazi duenez, Bizkaiko zahar etxeetako beste hiru egoiliar hil dira koronabirusak jota, eta guztira hamar dira COVID-19aren udako hazkundean zehar Bizkaiko zahar etxeetan hildakoak.

Gaur-gaurkoz, Sestaokoaz gain, adinekoen beste sei egoitzatan daude COVID-19 kasuak herrialde horretan; Truiuondo-Zamudion (26), Bilboko IMQ Igurko Zorrozgoitin (32), Elordui-Barrikan (27), Barakaldoko Miranda Fundazioan (1), Bilboko Ballesolen (5) eta Elorrion (13).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.