Ahern Euskal Herrian izan da hainbatetan, Espainiako Gobernuaren «baimenarekin»

2011ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohiak esan du iaz eta aurten hainbat aldiz egon dela Euskal Herrian, Donostian zehazki, gatazkaren bukaera aztertzen, Espainiako Gobernuak horretarako «baimena» emanda. The Irish Times egunkariari emandako elkarrizketan jakinarazi du hori. Euskal Herrian egindako lanen xehetasunik ez du eman, hala ere. «Azkeneko urteetan honetan lan asko egin izan dut, eta gauza asko isilik egin behar dira». Irlanda iparraldeko bake prozesuaren garaian izan zen Irlandako lehen ministro Ahern. Duela hiru urtetik Munduko Foro Ekonomikoko lan talde bateko kidea da, eta gatazken konponbideen bila dihardu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.