Irudia. Donostia
'Ahotsak.eus' atariak jaso du Abadia saria
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Anton Abadia saria jaso zuen atzo Ahotsak.eus webguneak, Markel Olano ahaldun nagusiaren eskutik. Duela hemezortzi urte sortu zuten Ahotsak proiektua, ahozko ondarea jaso, berreskuratu eta zabaltzeko. Aho batez hartu zuen erabakia epaimahaiak. Euskararen lurralde guztietako eta euskalki guztietako ahozko testigantzak biltzen egindako ahalegina goraipatu dute.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu