Gizon bat ikertzen ari dira, semearen eskolako autobus gidariari eraso egin diolakoan, Beran

Haurrak lo hartu zuen autobusean, ez zen jaitsi zegokion geralekuan, eta autobus enpresaraino joan zen ibilgailu barruan.

jakes goikoetxea
2026ko otsailaren 10a
10:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Haur batek lo hartu zuen eskolatik etxera zeraman autobusean, Beran (Nafarroa), iragan ostiralean. Mutila ez zen jaitsi zegokion geralekuan, eta autobusaren barruan jarraitu zuen garraio enpresaraino. Autobuseko gidariak salatu duenez, haurraren aitak eraso egin zion ostiral gauean, enpresan bertan. Espainiako Guardia Zibila aita ikertzen ari da.

Autobus gidariak erasoaren berri eman zien guardia zibilei, eta haiek autobus enpresaren egoitzara joan ziren. Gidariak zauriak zituen, eta anbulantzian eraman zuten Lesakako osasun etxera. Han artatu eta gero, Irungo ospitalera (Gipuzkoa) eraman zuten, zauriak hobeto aztertzeko eta jarraipena egiteko. Berako Guardia Zibilak haurraren aita identifikatu zuen, eta hura ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.