'Aita Mari' ontzia berriro itsasoratu da, 2025ean azkenengo aldiz

Valentziatik abiatu da, eta Mediterraneo itsasoan migratzaileak erreskatatzen ahaleginduko da.

'Aita Mari' itsasontzia, artxiboko irudi batean. ITSAS SALBAMENDU HUMANITARIOA
'Aita Mari' itsasontzia, artxiboko irudi batean. ITSAS SALBAMENDU HUMANITARIOA
gotzon hermosilla
2025eko azaroaren 27a
20:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Itsas Salbamendu Humanitarioak jakinarazi duenez, Aita Mari ontzia berriz itsasoratu da. Aurten egingo duen azkenengo misioa izango da oraingoa; orotara, hamazazpi egin ditu 2025ean. Saguntotik abiatu da (Valentzia, Herrialde Katalanak), eta, ohi legez, migratzaileak erreskatatzen ahaleginduko da Mediterraneo itsasoan.

Tripulazioak azaldutakoaren arabera, urtearen sasoi honetan gutxiago izaten dira Mediterraneoko itsasbidea erabiltzen duten migratzaileak, baina itsasoratzen direnentzat handiagoa da arriskua. Horregatik erabaki dute aurtengo azken misioa egitea.

Europako Batasunaren azken migrazio ituna salatu du Itsas Salbamendu Humanitarioak, eta euren lanari jartzen dizkioten trabez ohartarazi: «Itsasoan arriskuak dauden bitartean, guk lanean jarraituko dugu, bizitza guztiek garrantzia baitute».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.