'Aita Mari' Pasaiarako bidean da, Italiako Gobernuak baimena eman ondoren
PALERMO. Aita Mari ontzia Pasaiarako (Gipuzkoa) bidean da, Italiako Gobernuak itsasoratzeko baimena eman ostean. Ontziak 49 egun eman ditu blokeaturik eta portutik irten ezinda. Dena dela, Italiak berretsi dio itsasontziari hango portuetara sartzeko debekua, eta, hala eginez gero, kaian berriro geldiarazteko mehatxua egin dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu