Igandean izan zuten istripua Lizartzako (Gipuzkoa) presoaren senideek Salamancan, Cadizetik itzultzen ari zirela. Etxerat elkarteak gogorarazi duenez, presoei bisitan joatean edo itzultzean aurten gertatutako bosgarren istripua da, eta azken hilabetean gertatutako hirugarrena.
Etxerat-ek prentsaurreko bat egingo du asteazkenean, xehetasun gehiago emateko eta sakabanaketa politikaren arriskuaz ohartarazteko. Horrez gain, elkarretaratzera deitu dute Hegoaldeko lau hiriburuetan:
- Donostia: asteazkena, ekainak 15, 19:00etan, udaletxe ondoan, Bulebarrean.
- Iruñea: astelehena, ekainak 13, 20:00etan, PPren egoitza parean.
- Gasteiz: astelehena, ekainak 13, 20:00etan, Andre Mari Zuriaren plazan.
- Bilbo: asteartea, ekainak 14, 19:00etan, Arriagan.