Aitor Renteria 'Txato' zenaren omenezko ekitaldia egingo dute eguerdian Baionan
BAIONA. Gaur hamabost hil zen BERRIAko langile Aitor Renteria Txato, eta haren omenezko ekitaldi bat egingo dute gaur Baionan. San Andres plazan egingo dute omenaldia, 12:00etan hasita. Dantzariak eta kantariak izango dira, eta Txatok euskararen alde egindako lanaren berri emango dute harekin batean eta bestean aritu zirenek. Ondoren, bertso-poteoa egingo dute. 51 urterekin hil zen Renteria, maiatzaren 31n, bihotzekoak emanda. BERRIAren Baionako erredakzioko arduraduna zen, eta aurrez, besteak beste, Euskaldunon Egunkaria-n ibilia.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu