Segurtasunarena aitzakia hutsa dela berretsi du Hondarribiko Jaizkibel konpainia mistoak, ez zegoela arrazoirik ibilbidea aldatzeko. «Zazpi urtean ez da sortu istilurik. Segurtasun neurriak ez ditugu behar. Hori historia da dagoeneko», dio Ixabel Alkainek. «Ez zen arriskurik. Irailaren 8an Kale Nagusian irainak jasotzea. Hori zen arrisku bakarra». Haren ustez, ibilbidea aldatuta kaltea soilik eragin du Eusko Jaurlaritzak: «Jada ez zegoen gatazka bat azaleratu du. Lekurik eta ahotsik ez zeukatenak altxatu egin ditu».
Urteetan Ertzaintzarekin «elkarlanean» aritu direla berretsi du Alkainek. Areago jo du Garikoitz Lekuonak: «Behar izan dugunetan, geuk eskatu dugu babesa». Erabakia atzerapausoa dela salatu dute. Alkainek penaz eman du testigantza: «Min handia egin diote herriari. Nahikoa da».
Aitzakiak erabiltzea eta istiluak eragitea salatu du Jaizkibelek
Azken urteetan istilurik ez dela izan esan dute alarde mistoko kideek: «Historia da hori». Erabakia atzerapausoa dela diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu