Alarde baztertzaileko kide bat Jaizkibel konpainiako kide bati oldartu zaiola salatu dute

Hondarribiko jaietan txosnen ardura duten elkarteek zehaztu dute oldartu zena Hondarribiko alarde baztertzailean «ardura duen kide bat» dela, eta Jaizkibel konpainiako kide zelako oldartu zitzaiola besteari.

Jaizkibel konpainia, astelehenean desfilatzen. AITOR KARASATORRE / FOKU
Jaizkibel konpainia, astelehenean desfilatzen. AITOR KARASATORRE / FOKU
jakes goikoetxea
2025eko irailaren 10a
18:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Astelehenean, Hondarribiko alardearen egunean, «alarde baztertzailean ardura duen kide bat» Jaizkibel konpainiako kide bati oldartu zitzaion, Hondarribiko jaietan txosnen ardura duten elkarteek salatu dutenez. Jaizkibel konpainiako kide izate hutsagatik oldartu zitzaiola zehaztu dute. Ondorioz, «liskarra» sortu zen txosnagunean, «eta gune ez segurua bihurtu zen».

Erasoa gaitzetsi dute txosnak kudeatzen dituzten elkarteek: Muara kultur elkarteak, Mugimendu Sozialistak, Lotura eta Psilocybe musika elkarteek eta ASE surf klubak. Ohar baten bidez ohartarazi dute ez dutela erasorik onartuko txosnagunean, «ezta Jaizkibelen kontrakoak ere». Babesa adierazi diote erasoa jasan zuen pertsonari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.