Euskal presoak

Albaro Arri Pascual aske geratu da, 28 urteko zigorra osorik bete ondoren

Algortako presoa 1995ean atxilotu zuten, eta baldintzapean aske egon da abenduaz geroztik.

Sare Herritarrak eta Bilboko Konpartsek Bilboko Aste Nagusian antolatutako manifestazioa, euskal presoei ezarritako salbuespen legedia salatzeko. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2023ko irailaren 1a
15:04
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxerat-ek gaur goizean jakinarazi duenez, Albaro Arri Pascual Algortako presoak osorik bete du 28 urteko espetxe zigorra. 1995ean atxilotu zuten, eta baldintzapean aske zegoen abendutik.

Iazko apirilean hirugarren gradua eman, eta Euskal Herrira ekarri zuten. Baldintzapean aske geratu zenean, Basauriko kartzelan zegoen preso, baina aurretik Frantzia eta Espainiako hainbat kartzelatan egona da.

1995ean atxilotu zuten, eta «beste norbaitek torturapean egindako adierazpen batzuk oinarri hartuta kondenatu zuten». Frantzian egon zen lehenik preso, eta, 2003an, Espainiaratu egin zuten. Basaurin egon aurretik, Castellon eta Burgosen egon zen preso.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.