UPNko Kontseilu Politikoak onartu ditu Espainiako Kongresurako hautagaiak: Alberto Catalan eta Enrique Maia dira zerrendaburuak, lehena lehen postuan eta bigarrena bigarrenean. Senaturako ere izendatu ditu hautagaiak UPNk; Maria Caballero, Merche Añon eta Maria Fabo dira. Uztailaren 23ko Espainiako Gorteetarako bozetan aurkeztuko dituen pertsonek %92,7en babesa lortu dute, Kongresuari dagokionez. Halaber, Kontseilu Politikoak jakinarazi duenez, hautagaiek afiliatuen %82,8ren aldeko botoak lortu dituzte Senatuari dagokionez.
Hauteskundeak
Alberto Catalan eta Enrique Maia dira UPNko zerrendaburuak Espainiako Kongresurako
Maria Caballero, Merche Añon eta Maria Fabo dira Senaturako hautagaiak.