Idazkiaren sinatzaileek uste dute egia jakitea "biktima gisa" sentitzen duten mina "sendatzen laguntzeko" lagungarri izango dela, bai eta, "ETArik gabeko garai berri honen testuinguruan", bake eta berradiskidetzean pausoak eman ahal izateko ere.
1980ko urtarrilaren 20an talde ultraeskuindar batek lehergailu bat jarri zuen Aldana tabernan. taberna hori oso ezaguna zen Alonsotegiko giro abertzalean, eta hango bezero gehienak abertzaleak ziren, EAJko kideak batez ere. Lau lagun hil ziren: Liborio Arana, Manuel Santacoloma, Mari Paz Ariño eta Pacifico Fika, eta beste hamar zauriturik suertatu ziren.
GAE (Grupos Armados Españoles) izeneko talde batek hartu zuen erasoa bere gain. Geroztik, auziak argitu gabe dirau, eta biktimek esan dutenez, !inoiz ez ziren egiazko pausoak eman ekintza terrorista hura argitzeko eta benetako erantzuleak nortzuk izan ziren jakiteko".