Politika

Alderdien Legea "oso murriztailea" dela eta "biltzeko eskubidea" errespetatu egin behar dela esan du Zapaterok

Batasunak hilaren 21ean BECen egiteko asmoa duen batzar nagusiaren harira, Batasuna alderdi ilegalizatua dela baina Alderdien Legea "oso murriztailea" dela esan du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak. Areago, Espainiako Konstituzioan aintzat hartzen diren eskubide indibidualak errespetatu behar direla erantsi du, eta haien artean, biltzeko eskubidea aipatu du. Aldiz, ordu batzuk lehenago Batasunari ekitaldiak antolatzeko eskubidea ukatu dio Fernandez de la Vega Zapateroren Gobernuko presidenteordeak. Nolanahi ere, Espainiako Justiziak hartzen duen erabakia errespetatuko dutela azpimarratu du Zapaterok.

2006ko urtarrilaren 12a
16:32
Entzun
"Alderdien Legea oso murriztailea da, eta oso aplikazio zailekoa, Espainiako Konstituzioan aintzat hartzen diren eskubide eta askatasun indibidualak errespetatu behar baititu", adierazi du Espainiako Gobernuko presidenteak, eta eskubide horien artean, biltzeko eskubidea aipatu du. Era berean, batzarra baimendu edo galarazi epaileek hartzen duten erabakia errespetatuko dutela erantsi du.

Espainiako errege Juan Carlos I.ak diplomatikoei egindako harrera ofizial batean parte hartu ostean egin ditu adierazpen horiek Zapaterok, Batasunaren batzarrari buruzko ika-mika puri-purian dagoenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.