Alfonso Zenon abokatuaren aurkako auziak aurrera jarraituko du

Tortura salaketa egiteagatik salaketa jarri zion Aresek, Ertzaintza eta Herrizaingo Saila iraintzea egotzita

Erredakzioa
Bilbo
2011ko apirilaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Torturak salatzeagatik Alfonso Zenon epaiketara eraman dezakeen auziak aurrera jarraituko du. Bilboko Auzitegiko 3. instrukzio aretoak atzera bota du Zenon abokatuaren defentsak haren aurkako salaketa artxibatzeko egindako eskaera. Horrenbestez, Ertzaintza eta Eusko Jaurlaritzako Barne sailburu Rodolfo Ares iraintzea egotzita auzitegiak Zenonen kontra daraman auziak aurrera jarraituko du.

Ondarroan (Bizkaia) Ertzaintzak iazko otsailean egin zuen polizia operazioaren ostean torturak salatzeagatik abiatu zuten prozedura. Operazio horretan bederatzi lagun atxilotu zituzten, eta haien abokatua zen Zenon. Ertzaintzak atxilotutako gutxienez hiru lagun torturatu egin zituela salatu zuen, «Ares jaunaren aginduei jarraituz». Hitz horien berri jakitean, abokatuaren kontrako kereila kriminala jarri zuen Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak.

Zenonen abokatuek salaketa artxibatzeko eskaera hiru bider aurkeztu dute. Kereila aurkezteko aurretik adiskidetze egintza egitea beharrezkoa dela argudiatuz aurkeztu zuen aurrenekoz. Eskaera atzera bota zuen Bilboko 3. instrukzio epaitegiak. Apelazio helegitea jarri zuten orduan, eta hura ere atzera bota zuten. Helegite hau atzera bota duten hirugarrena da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.