Alfredo Remirez presoaren senideek istripua izan dute bisitatik itzultzean

2018ko otsailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Alfredo Remirez euskal presoaren senideek istripua izan dute asteburuan, Darocako espetxetik (Espainia) bueltan zetozela. Etxerat-ek jakinarazi duenez, orein baten aurka jo zuten. Bidaiariek ez zuten zauri larririk izan, baina autoa han utzi behar izan zuten. Remirez aurreko astean eraman zuten Basauriko espetxetik (Bizkaia) Euskal Herritik 350 kilometrora dagoen kartzela horretara. Iazko azarotik dago preso, Interneten euskal presoen alde idatzitako mezuengatik. Mobilizazioetara deitu dute gaurko Bilbon eta Gasteizen, eta biharko Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.