Algortako sexu erasoak salatu dituzte elkarretaratzean

Mugimendu Feministak deituta, protesta egin dute, eta udalak beste bi protestatara deitu du gaurko

Atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zuten Algortan. FOKU.
2023ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
ALGORTA. Algortako Mugimendu Feministak elkarretaratzera deitu zuen atzo arratsalderako, jaietan izandako sexu erasoak salatzeko. Bestalde, Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzionala onartu zuen atzo, erasoak «erabat baztertzeko eta gaitzesteko». Bi elkarretaratzetara ere deitu du gaurko. Bata eguerdian izango da, udaletxe aurrean; bestea, berriz, 19:30ean metro geltokiaren alboan, Telletxeko Puntu Lilan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen Getxon (Bizkaia), 17 urteko neska bati sexu eraso bat egiteagatik astelehen gauean.

Erasoa jasandakoak jarri du salaketa, eta ikerketa zabaldu dute zer gertatu den argitzeko. Atxilotua aske utzi zuten atzo, epailearen aurretik pasatu ondoren. Aurtengo Algortako jaietan salatu duten bigarren erasoa da. Lehena uztailaren 26an izan zen, Getxoko Aixerrotako paella lehiaketaren egunean.26 urteko mutil bat atxilotu zuten orduan, eta aske geratu zen deklaratu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.