Atzo jakin zen Sopelako (Bizkaia) Ander Deuna ikastolan antolatzen ari diren udako kanpalekuetako hemezortzi haur A/H1N1 gripeaz kutsatu direla, eta gaur jakin da Alloko (Nafarroa) kanpalekuetan ere gripeaz kutsatu direla beste horrenbeste ume. Horietako bost Lizarrako erietxera (Nafarroa) eraman dituzte, eta sendagiria jaso dute, ez daukatelako ezer larririk, Nafarroako Gobernuak dioenez. Sopelakoak ere ez daude larri, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo jakinarazi duenez.
Alloko kanpalekuak ez dituzte bertan behera utzi, baina Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak gaixoak beste umeengandik isolatzeko agindua eman du. Den-denen gurasoak jakinaren gainean utzi dituzte, eta horiek umeak erretiratzeko aukera izango dute. Haur guztiak izango dituzte zaintzapean udalekuetan.
Gizartea
Alloko udako kanpalekuetan ere A/H1N1 gripeaz kutsatu dira hemezortzi ume
Haietako Bost Lizarrako erietxera eraman dituzte eta sendagiria jaso dute. Udalekuak ez dituzte eten, baina haur denak zaintzapean izango dira. Sopelako kanpalekuetan ere beste horrenbeste ume kutsatu dira gripeaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu