Hauteskunde kanpainaurrea

Alonsok aitortu du borondatea zegoela PPk eta Ciudadanosek EAEn akordioa egiteko

Alfonso Alonso EAEko PPko lehendakariak esan du "Vascos Suman" izeneko hauteskunde koalizioa egiteko aukera dagoela datozen azaroaren 10ko bozetarako. Riveraren "borondate faltak" prozesua eten duela nabarmendu du, baina oraindik badagoela denbora.

Alfonso Alonso irailaren 14an, EAEko PPren konbentzioan, Gasteize. ENDIKA PORTILLO / FOKU
2019ko irailaren 26a
13:45
Entzun

Alonsoren arabera, EAEko Ciudadanosekin negoziatzen aritu ostean jaso dute Riveraren zuzendaritzaren ezezkoa. Gainera, akordiorik ez, eta Javier Gomez Calvo EAEko Ciudadanoseko Antolakuntza idazkaria ere kargutik kentzea gaitzetsi du Alonsok: "Beren alderdiari erabateko leialtasunez aritu dira. Posible zen Rivera ez egotea ados akordioarekin, baina ez genuen espero Gomez Calvo kargutik kentzea". Negoziazioen asmoa zen datorren azaroaren 10ean izango diren Espainiako Gorteetako bozetarako Vascos Suma koalizioa sortzea.

Ciudadanoseko idazkaritza nagusiak Gomez Calvo kargugabetu ostean eman du negoziazioen berri Alonsok. Riveraren zuzendaritzak elkarrizketen berri izan ostean kargugabetu zuten EAEko Ciudadanoseko lehendakaria.

Aukeraren bila

Edonola ere, Alonsok eutsi egin dio bere proposamenari, eta esan du azaroaren 10eko hauteskundeetarako beharrezkoa dela "konstituzionala den aukera berri bat"; izan ere, joan den apirilaren 28ko bozetan ez Ciudadanosek eta ez PPk ez zuten ordezkaritzarik lortu. Horregatik, eskuin-zentroko "aukera bat" aurkeztu nahi du Alonsok, eta astelehenera arte denbora dagoela ohartarazi du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.