Ustelkeria

Alonsotegiko alkate ohia epaiketara eramateko mozioa onartu dute

Bertan behera utzi zuten haren aurka egitekoa zen epaiketa, akordio bat lotu zutelako. EH Bilduren arabera, ez du adostutakoa bete, eta udalari eskatu dio akusatuen aurkako prozedura judizialarekin jarraitzeko.

Alonsotegiko udaletxea. MONIKA DEL VALLE / FOU
Oihane Puertas ONA
2022ko maiatzaren 13a
12:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Jose Luis Erezuma Alonsotegiko (Bizkaia) alkate ohia epaiketara eramateko mozioa aho batez onartu du Alonsotegiko Udalak, gaur goizean egin duten ezohiko osoko bilkuran. EH Bilduk aurkeztu du mozioa, uste duelako adostutako aurreakordioa ez dela bete, eta udalari eskatu dio alkate ohiaren eta gainerako akusatuen aurkako prozedura judizialarekin jarraitzeko.

Erezuma 2011tik 2015era izan zen herriko EAJko alkate, eta udaleko arkitekto izandako batekin eta Laneder Construcciones eraikuntza enpresako bi kiderekin batera zegoen auzipetua, ustelkeria kasu batengatik. Akusatuek 2011n egin zuten delitua: udalak diru laguntza bat eskatu zuen euriteek eragindako kalteak konpontzeko, baina eskuratutako dirua enpresa batekin zuen zorra kitatzeko erabili zuen.

EH Bildu herri akusazio gisa aritu zen, eta 48 urteko kartzela zigorra eskatu zuen. Bi aldeek, ordea, akordioa lortu zuten: bi urteko espetxe zigorra, hamarreko inhabilitazioa, eta 881.000 euro ordaintzea onartu zuten. Zehazki, lapurtutako dirua itzultzea adostu zuten (681.000 euro), eta interesengatik beste 200.000 ordaindu beharko zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.