Inbestidura saioak. Udalak

Alonsotegin «arduraz» jokatzeko eskatu dio EH Bilduk PSEri

2019ko ekainaren 13a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ALONSOTEGI. EH Bilduk PSEri eskatu dio Alonsotegin (Bizkaia) «ardura politikoarekin» jokatzeko larunbateko inbestidura saioan. Orain arte EAJk gehiengo absolutua izan du, baina azken bozak EH Bilduk irabazi ditu. Bosna zinegotzi dituzte EH Bilduk eta EAJk. PSEk, berriz, ordezkari bat dauka, eta, beraz, haren esku egongo da EH Bildukoak ala EAJkoak egin alkate. Herritar talde batek agerraldia egingo du gaur, inbestiduraren harira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA