Altsasuko auzian esku hartzeko eskatu diete gurasoek talde parlamentarioei
IRUÑEA. Altsasuko auzian zigortutako gazteen gurasoak Nafarroako Parlamentuan izan ziren atzo, eta talde politikoei eskatu zieten esku hartu eta «ausart» jokatu dezatela: «Baldintzapeko askatasunerako eskubidea, errugabetasun printzipioa, intimitatea eta ohorea... guztiak urratu dituzte». Espainiako Auzitegi Gorenak datorren asteazkenean aztertuko du gazteen aurkako epaiari jarritako helegitea.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu