Altsasuko gazteen auzian justizia eskatzeko kontzentraziora deitu dute auzipetuen gurasoek biharko. Egurdiko ordu batean egingo da, Iruñeko Gaztelu plazan.
Iruñeko sanfermin bestetan presentzia handia duen gaia izan da Altsasuko gazteen auzia. Joan den uztailaren 6an, Altsasuko gazteen gurasoek bota zuten Herri Sanferminak guneko txupinazoa. Gurasoek auzia hasi zenetik jaso duten elkartasuna eskertu zuten, eta gogorarazi zuten Altsasuko hiru gaztek —Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanzek— 600 egun baino gehiago daramatzatela kartzelan. Auzian epaitutako bertze lau, berriz —Jon Ander Cob, Iñaki Abad, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizola—, ekainetik espetxean direla oroitarazi zuten.
Uztailaren 3an, Nafarroako Parlamentuak eskatu zuen Altsasuko gazteak Iruñeko kartzerala ekartzeko.