Altsasuko gazteen gurasoek babesa eskertu dute
ALTSASU. Altsasuko auzian zigortutako gazteen gurasoek eta Aurrera Altsasu plataformakoek eskerrak eman dizkiete joan den martxoaren 24ko manifestazioa antolatzen aritutakoei eta hara joandakoei: «Ezin izango dugu maitasun guztia bueltatu. Hala ere, saiatuko gara». Gainera, Espainiako Auzitegi Nazionaleko fase judiziala ere amaitu dela oroitarazi dute ohar baten bidez.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu