Alzheimerra prebenitzeko zentroa sortuko dute

EHUk eta CITA-Alzheimer fundazioak sustatu dute proiektua, eta narriadura kognitiboa eta Alzheimerren gaitza prebenitzeko teknologia aurreratuak ikertuko ditu

Alzheimerra prebenitzeko zentroaren aurkezpena, gaur. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2021eko irailaren 20a
16:46
Entzun

EHU Euskal Herriko Unibertsitateak eta CITA-Alzheimerrek sustatuta, alzheimerraren prebentziorako zentroa sortuko dute: BCAP Basque Center for Alzheimer's Prevention. Zentroak narriadura kognitiboa eta Alzheimerren gaitza prebenitzeko teknologia aurreratuak ikertuko ditu.

Proiektua “aitzindaria” dela azaldu dute, eta adierazi Hego Euskal Herrian gaixotasun hori pairatzen dutela 40.000 pertsonak baino gehiagok. EHUk eta CITA-Alzheimerrek lankidetzarako hitzarmena sinatu dute, prestakuntza, ikerketa, hezkuntza, garapena eta berrikuntza zientifikoa indartzeko Alzheimerren gaitzaren eta narriadura kognitiboaren prebentzioan. Bi erakundeek adostu dute aurretiko azterketan eta prestakuntza lanetan sakontzea.

Guillermo Quindos EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren arloko errektoreordeak azaldu duenez, lankidetza etapa berriaren helburua izango da “alzheimerra prebenitzeko eta pazienteen bizi kalitatea hobetzeko irtenbideak bilatzea hainbat jakintza alorretatik”.

BCAP zentroaren jarduera ardatzak izango dira, besteak beste, graduatu aurreko eta ondoko prestakuntza programak bultzatzea eta sortzea; dibulgazioa, osasun hezkuntza eta sentsibilizazioa sustatzea; alzheimerraren ikerketarako euskal plataformaren datuak eta laginak jasotzea; eta berrikuntza eta ikerketa proiektu berriak diseinatzea eta abian jartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.