Amaia Cazenave. (Baiona, 1987)

GUILLAUME FAUVEAU.
2022ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Tipitik kirolzalea da Amaia Cazenave. Haurra zenean, Baionako Jean Dauger zelaira joaten zen familiarekin, AB Aviron Bayonnais errugbi taldearen partidak ikustera. Futbolean aritua da hamar urtez, baita zaldiketan ere. 2010an hasi zen lanean France Bleuko Baionako delegazioan, kazetaritza eskolatik aterata. Zenbait joan-etorri egin ondoan, 2021ean utzi zuen erredakzioa, Je ne suis pas une salope je suis journaliste [Ez naiz urdanga bat, kazetaria naiz] dokumentalean Baionako eta Parisko erredakzioetan urte luzez jasan duen sexu jazarpena salatu ondoan. Canal+ telebista katean hasi berri da lanean, TOP 14 lehiaketako errugbi partiden komentarista gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.