Amaia Izkok Iruñeko zinegotzi kargua utzi du, inhabilitazio zigorra betetzeko

2019ko irailaren 28a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Amaia Izko abokatu eta EH Bilduren Iruñeko zinegotziak atzo utzi zuen zinegotzi kargua. Izan ere, 11/13 sumarioan inhabilitatu zuten, irailaren 16an. «Nahi nuke udaletik lanean segitzea Iruñea pluralago, irekiago, justuago eta zabalago baten alde, baina ez da posible. Orain kaletik», idatzi du Izkok. EH Bilduk salatu du «bere lana egiteagatik» zigortu zutela, eta Enrique Maia alkateari eskatu dio osteguna baino lehen egiteko Borja Izagirrek kargua hartzeko osoko bilkura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.