Politika

Amezketa: "EAren proiektua ezinbestekoa da herriarentzat"

Ekaineko ezohiko batzarrera bitartean alderdia zuzenduko du Nafarroako parlamentariak.

2009ko martxoaren 17a
13:28
Entzun 00:00:0000:00:00
"EAren proiektua garrantzitsua da herriarentzat, ezinbestekoa". Hala esan du gaur Koldo Amezketa alderdikideak, EA behin-behinean zuzentzeko ardura hartu eta hurrengo egunean. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitza txarrak direla medio -legebiltzarkide bakarra lortu du-, EAk ekainaren 20an eta 21ean ezohiko batzarra egingo du, eta zuzendaritzak atzo eman zion Amezketari ordura arte alderdia zuzentzeko ardura -Biltzar Nazionalak berretsi egin beharko du erabakia, hurrengo astean-.

Bozen egunean bertan Unai Ziarreta presidenteak kargua utziko duela jakinarazi zuen. Atzo Joseba Azkarraga idazkari nagusiak eta Nekane Altzelai Gizarte Gaietarako arduradunak eman zuten dimisioa.

EAko presidente berria hautatzeko eta txosten politiko berria adosteko egingo dute ekainean kongresua.

EAren sorreratik da bertako kide Amezketa, eta gaur egun Nafarroako parlamentaria da Nafarroa Baitik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.