euskal presoak

Amnistiaren Aldeko Batzordeen auziagatik atxiloturiko lau presorentzat fidantzapeko askatasuna eskatu du Fiskaltzak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak 10.000 euroko fidantza eskatu du Julen Zelarain, Gorka Zulaika, Josu Beaumont eta Iñaki Erretarentzat. Amnistiaren Aldeko Batzordeen aurkako auzian atxilotuak, lau presoetatik hiruk urrian beteko lukete Espainiako legeak ezartzen duen lau urteko behin-behineko kartzela epea.

2005eko ekainaren 7a
21:57
Entzun 00:00:0000:00:00
Julen Zelarain, Gorka Zulaika eta Josu Beaumont2001eko urrian atxilotu zituzten Baltasar Garzon epailearen aginduz, eta 2003ko otsailean atxilotu zuten Iñaki Erreta. Laurentzat askatasuna eskatu du Fiskalak, 10.000 euroko fidantza ordainduta beti ere.

Fiskalaren eskaria jasota, AuzitegiNazionaleko laugarren aretoak AVT biktimen elkartearen iritzia eskatu du erabakia hartu aurretik, akusazio partikularra baita auzi honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.