Ana Beltranek ez du errepikatuko PPNren buru gisa
IRUÑEA. Ana Beltran ez da berriz aurkeztuko Nafarroako PPko presidente gisa. El País egunkariak aurreratu dualderdiaren kongresuan emango dutela erabakiaren berri —uda baino lehen egitea aurreikusita zegoen, baina oraindik ez du datarik—. Beltranen postua Javier Garcia Navarra Sumako parlamentariak eta PPren zuzendaritzako kideak beteko duela zabaldu dute.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu