17. Korrika. Furgonetatik

Anbulantzia

Ibai Maruri Bilbao.
2011ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Kasualitatez sortu zitzaion Korrikara etortzeko aukera. DYAko boluntarioa zen, eta parean egokitu zitzaion erronka onartzea erabaki zuen.8. edizioko kilometro guztiak lasterkarien atzetik egin zituen, anbulantzian. Furgonetan joaten direnek bezala, orduan hamalau orduko txandak egiten zituztela kontatu zidan Josune Lazkano ibartarrak, belauneko zauria sendatzen zidan bitartean. Orain herrialdeetako DYA taldeekin koordinatzen dira, eta aurten asteburu honetan baino ez da egongo.

Normalean ez dela ezbehar larririk gertatzen azaldu zidan. Baina lehen urte hartatik ia ez du behin ere huts egin, eta denetarik ezagutu du. Hezurrak askok puskatu dizutela dio, eta hortzak ere bai bakarren batek. Furgonetatik igo edo jaisterakoan erori diren edo ahotsik gabe geratu diren antolatzaile eta kazetariak, estropezu egin duten lasterkariak, hainbeste jenderen artean antsietatea sortu zaionen bat edo beste. Halakoak izaten gara Lazkanok artatu behar izaten gaituenak.

Harentzat Korrika anbulantzian joatea baino gehiago dela aitortu zidan. Hainbatetan lekukoa eramateko aukera izan du, eta ez da gai sentitu duen poztasuna deskribatzeko. Korrika Lazkanorentzat «zoragarria» da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.