Ander Rodriguezek ordezkatuko du Pello Urizar Eusko Legebiltzarrean

Ekainean eman zuen dimisioa Pello Urizarrek, EAko idazkari nagusi gisa aurrena, eta legebiltzarkide gisa ondoren. Orain Rodriguezek ordezkatuko du, Gipuzkoako Diputazioan Gizare Politiketako arduradun ohiak.

Ander Rodriguez artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
2019ko irailaren 10a
15:16
Entzun

Gaztetatik aritu da politikan Ander Rodriguez (Arrasate, Gipuzkoa, 1982). 2003an hasi zen Arrasateko Udalean zinegotzi, eta 2015era arte aritu da herritarren ordezkari lanetan —Ezker Batuan aurrena, Alternatiban ondoren, eta, koalizioko kide egin zirenetik, Bildun eta EH Bildun—. 2011n, Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietako hauteskundeak irabazi ostean, Gizarte Politiketako ahaldun izendatu zuten Rodriguez, eta lan horretan jardun zen legegintzaldian. 2007-2011 eta 2017-2019 urte tartean ere izan da batzar nagusietako kide.

Euskal Herriko Unibertsitatean Historiako gradua ateratakoa da Rodriguez, eta master bat du ikerketa historikorako metodo eta teknika aurreratuetan. Egun, tesia egiten ari da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.