Andre bat bortxatzeagatik, 14 urteko zigorra lau gizoni

Kartzelatik irten eta gero urruntze agindua izango dute; kalte- ordaina ere ezarri diete, 50.000 eurokoa

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko epaile batek 14 urte eta erdiko kartzela zigorra jarri die lau gizoni, Irunen (Gipuzkoa) emakume bat bortxatzea egotzita. Halaber, kartzelatik irtetean 16 urtez ezingo dira biktimarengana gerturatu, ezta harekin hitz egin ere; eta 50.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote. Erasotzaileetako biri, gainera, tratu txar delitua ere egozten diete.

2008ko ekainaren 26ko goizaldean izan zen erasoa, baratzeak dauden Irungo inguru batean. Aldez aurretik, lau erasotzaileek eta biktimak Anaka auzoko taberna batean elkar ezagutu zuten, eta hizketan aritu ziren denbora batez.

Emakumea tabernatik irten zenean, epaian jasotzen denez, lau gizonak atzetik jarraitu zioten. Horietako bik «bortxaz» heldu zioten besoetatik. Emakumeak bakean uzteko eskatu zien, baina «buruan eta aurpegian kolpeak eta ukabilkadak ematen hasi ziren».

Gero, «baratzeak dauden ingurura eraman, lurrera bota, geldiarazi eta bortxatu egin zuten, jotzen zuten bitartean». Ondoren, etxe batera lo egitera eramango zutela esan zioten lau gizonek emakumeari. Orduan, emakumeak, «hil egingo zuten beldur», ezetz esan zien, eta lasai egoteko esan zien, ez zuelako salaketarikjarriko.

Baina orduan «berriro ere besotik heldu, kale batera eraman, eta kolpeka hasi zitzaizkion». Ingurutik motor bat pasatzen ari zela ikusi, eta laguntza eske hasi zen. «Berriro ere jo egin zuten emakumea, aurpegian eta buruan».

Handik gutxira, emakumearen laguntza oihuak entzun, eta motorrean zihoan udaltzain bat bertaratu zen. Udaltzaina zela esan, eta lau gizonak ihes egin zuten. Baina handik gutxira atxilotu zituzten.

Lau erasotzaileek, zer gertatu zen aitortu, eta ontzat eman dute fiskalak egindako espetxe zigor eskaria. Epaileak zigorra berretsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.