Andre bati sexu abusuak egiteagatik gizon bati ezarritako espetxe zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Zazpi urteko espetxe zigorra ezartzeaz gain, erasotzaileak beste bost urte pasatuko ditu zaintzapean aske.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusia, artxiboko irudi batean. MIGUEL TOÑA / EFE
EAEko Justizia Auzitegi Nagusia, artxiboko irudi batean. MIGUEL TOÑA / EFE
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2024ko apirilaren 12a
12:50
Entzun

Emakume bati sexu abusuak egiteagatik gizon bati ezarritako zazpi urteko espetxe zigorra berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. 2021ean gertatu zen indarkeria matxistako kasu hori, eta auzitegiak frogatu zuen emakumeak ez zuela inolako sexu harremanik onetsi, eta, ondorioz, indarkeria matxistako kasu bat dela. Erasotzaileak helegitea jarri zuen zigorraren aurka, baina bertan behera utzi du auzitegiak.

Zazpi urteko espetxe zigorra ezartzeaz gain, erasotzaileak beste bost urte pasatuko ditu zaintzapean aske.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.