Anduezak dio «ez galtzeko indarrik» eskumen eskean

2023ko urriaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gernikako Estatutuaren 44. urtemugaren harira, ekitaldi bat egin zuen atzo PSE-EEk. Eneko Andueza idazkari nagusiak Gernikako Estatutua «zukutzera» deitu zuen: «Indarrak jarri behar ditugu autogobernuak eskaintzen dizkigun kudeaketarako gaitasunak eta tresnak zukutzen, eta ez ditugu indarrak galdu behar eskumenak eskuratzen». Uste du herritarren kezka nagusia zerbitzu publikoak direla, eta, horiek hobetzeko, «elkarrizketa soziala» bultzatu behar delakoan dago. Txarretsi du estatutua berritu ez izana «subiranisten interesak gailendu zirelako». Hurrengo legealdian elkarrizketak hasten badira, parte hartzeko prest da, «askotarikoek lekua izango duten estatutu bat berritzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.