Politika

Angel Gogoan plataformak "aitortza eta egia" eskatu du

Heldu den asteazkenean bederatzi urte beteko dira Angel Berrueta hil zutenetik, eta omenaldia eginen diote Iruñeko Donibane auzoan.

2013ko martxoaren 7a
15:33
Entzun

2004ko martxoaren 13an, Espainiako polizia batek Angel Berrueta hil zuen tiroz eta labankadaz. Datorren asteazkenean bederatzi urte beteko dira, eta Angel Gogoan plataformak omenaldia egingo dio. "Egia eta aitortza" eskatu du plataformak Berruetaren familiarentzat, ideologia edozein izanda ere biktima guztiei egin behar zaielako aitorpena.

Hurrengo larunbatean, hilak 9, Angel Gogoan plataformaren aurkezpena eginen dute San Juan Xar Donibaneko auzo elkartean. Eta, urtero bezala, martxoaren 13an, Angeli eta haren familiari omenaldia eginen diete auzoan. “Ekitaldi xumea baina maitasunez betea izanen da”, adierazi dute plataformako kideek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.