Angeluko emakume bat hil da Arizkunen, bizikletatik erorita

Mendi bide batetik zihoan istripua izan duenean.

jakes goikoetxea
2025eko ekainaren 5a
16:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Angeluko (Lapurdi) 66 urteko emakume bat hil da gaur goizean Gorramendi mendian, Arizkunen (Nafarroa), bizikletatik erorita. Istripua 11:45 aldera gertatu da. Foruzaingoa istripua ikertzen ari da.

Emakumea Aritzakungo mendi bidetik zihoan. SOS Nafarroak inguruko medikuak, Oronozko suhiltzaileak, anbulantzia eta foruzainak bidali ditu istripua izan den lekura. Emakumea bertan hil da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA