Annan Aresekin bildu da, eta Lopezen plana jaso du
Eusko Jaurlaritzako ordezkaririk ez zen izan atzoko nazioarteko konferentzian. Baina, antolatzaileen eskariz, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuarekin bildu zen Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi ohia, atzo bertan. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopezek irailaren 19an Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako Bakerako eta Bizikidetzarako plana aurkeztu zion hark, Lopezen izenean —AEBetan da hura, bidaia ofizial batean—. Annanek ezagutzen zuen hamar puntu jasotzen dituen testu hori. Izan ere, konferentzian parte hartu zuten PSE-EEko kide Jesus Egigurenek eta Carlos Totorikak horixe aurkeztu baitzieten han bildu ziren eragile guzti-guztiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu