AP-1 eta AP-8 erabiltzeagatik gehienez 25 euro pagatzea onartu du Bidegik

Lege dekretua egingo du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta batzar nagusiek onartu beharko dute ondoren

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Diputazioaren proposamena onartu du Bidegik: Gipuzkoako errepideen —AP-8 eta AP-1— erabiltzaileek hilean 25 euro ordaintzea, horiek erabiltzeagatik. Hala baieztatu du Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatu eta Bidegiko zuzendariak, Larraitz Ugartek.

Ugartek Bidegiko administrazio kontseilura eraman zuen atzo proposamena, eztabaida zezaten. Diputazioko ordezkariek, Bilduk, PSE-EEk, Aralarrek eta EAJk proposamenaren alde egin dute; PPk, berriz, ez du botorik eman.

Proposamena onartu ostean, foru lege bat prestatuko du Bide eta Azpiegituretarako Departamentuak. Legea prestatu eta gero, Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurkeztuko dute. Batzar nagusiek egitasmo hori onartzen badute, diputazioak espero du 2013. urte hasierarako indarrean jartzea.

Plan integral baten beharra

EAJk, PSE-EEk eta PPk bidesarien inguruko plan integral bat diseinatzeko eskatu diote Ugarteri, «unean uneko» neurriak hartu beharrean; egin beharreko moldaketak argi adierazten dituen plan baten beharra nabarmendu dute. Aralarrek, berriz, esan du neurri egokia dela gidarientzat, krisi garaia dela kontuan hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.