Arabako kontzejuen aldizkaria salatu du PPk, «terrorismoa» goresten duelakoan
GASTEIZ. PPk Arabako Batzar Nagusietan duen bozeramaile Ana Moralesek Arabako Kontzejuen Elkarteak argitaratzen duen Herrian aldizkaria salatu du, «terrorismoa goretsi» egiten duela iritzita. Euskal preso baten amari egindako elkarrizketa agertzen da aipatutako aldizkarian; PPk uste du han adierazten direnak «terrorismoaren gorazarre» direla, eta ez du baztertzen epaitegian salaketa jartzea.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu