Araban erraustegi bat egin nahi dutela ohartarazi dute

2020ko azaroaren 28a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
GASTEIZ. Gasteiz Zero Zabor taldeak ohartarazi du Eusko Jaurlaritza hiri hondakinen erraustegi bat egitea sustatzen ari dela, «Arabako foru gobernuaren laguntzarekin». Elkarteak ohar bidez jakinarazi duenez,hogei milioi euroko aurrekontua izango du.

Azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzak programa bat egin zuen, hazkunde iraunkorra, enplegua eta suspertze ekonomikoa bultzatzeko. PwC aholkularitza enpresak aztertu du, Eusko Jaurlaritzaren enkarguz, Europako Batasuneko Next Generation funtsen finantzaketa lortzeko asmoz. Lan hori Eusko Legebiltzarrean erregistratu dute, eta hautatutako trakzio proiektuen artean dago, hidrogeno berriztagarria ekoizten duten hiri hondakinak balioztatzeko proiektua egitea Araban. Elkarteak ez du begi onez ikusi azpiegitura: «Arrisku handia eta errentagarritasun txikia dakar hondakinen tratamendurako».
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA