Araban eta Nafarroan uholdeak izan litezke asteburuan, euriteak direla eta

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak iragarri du «bat-bateko uriola puntualak» egon daitezkeela Ebro ibaiaren arro osoan, Araban eta Nafarroan barne.

Uholdeak, igandean, Leitzan. JESUS DIGES / EFE.
Uholdeak, Nafarroako Leitza herrian, artxiboko irudi batean. JESUS DIGES / EFE
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko abuztuaren 15a
13:13
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eurite bortitzak espero dira astebururako, eta horrek eragina izan dezake Araba eta Nafarroako ibaietan. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (EKH) iragarri duenez, eurite horien ondorioz uholdeak gerta litezke datozen egunetan Ebro ibaiaren arro osoan zehar, baita Araban eta Nafarroan ere.

EKHren arabera, «bat-bateko uriola puntualak» egon litezke datozen egunetan, bat-bateko euri jasek eraginda. Hala ere, halako gertaeren aurrean «ziurgabetasuna» handia dela adierazi du EHKk, datorren fenomeno meterologikoaren ezegonkortasuna dela eta. Hortaz, eguraldiaren iragarpenaren aldaketak gertutik jarraitzeko gomendatu diete hiritarrei, baita inguruko erreka eta ibaien eboluzioari adi egoteko ere. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA