Araban lan egiten duen guardia zibil batek herritar bat jipoitu du Ezkarain

Erasoa jasan duen herritarra magrebiarra da, eta ospitaleratu egin behar izan dute, jipoiaren ondorioz.

2019ko apirilaren 3a
20:06
Entzun

Lanpostua araban duen guardia zibil batek herritar bat jipoitu zuen, joan den igandean, Ezkarain (Errioxa, Espainia), eta erasoa jasan zuen laguna ospitaleko larrialdi zerbitzuetara eraman behar izan zuten guardia zibilak eragin zizkion zauriengatik. Zauritutako laguna magrebiarra da eta, Errioxako Nuevecuatrouno agerkariak azaldu duenez, guardia zibilak irain arrazistak zuzendu zizkion jipoia ematen ari zitzaion bitartean.

Jose Ignacio Perez Saenz Espainiako Gobernuaren Errioxako ordezkariak baieztatu du erasotzaileak Araban egiten duela lan, eta lurralde horretako epaitegiek argitu beharko ditutela gertakarien ardurak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.