M-22: udal eta foru hauteskundeak. Bilduren zerrenden inpugnazioa

Aralarrek dio aurre egingo diola «zati garrantzitsu baten bazterketari»

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2011ko apirilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hauteskundeei begirako «konpromisoen» artean Aralarrek bazterketei aurre egingo diela hitzeman du Aintzane Ezenarro legebiltzarkideak. «Aurre egingo diogu herri honetako hautesleen zati garrantzitsu baten bazterketari». Ezenarroren hitzetan, datozen hauteskundeetan, «giltza» izango da Aralar «politikak ezkerrera egin dezan» eta «bakea atzeraezina izan dadin». «Hori da gure eskaintza, eta euskal herritarren konfiantza eskatzen dugu hori garatu ahal izateko».

Ezenarroren esanetan, PSE-EEk eta PPk Eusko Jaurlaritza eskuratzeko egin zuten bat, eta, horretarako, hautesleriaren zati bat baztertu behar izan zuten. Orain, «botereari eusteko» eta aldundiak eskuratzeko egin nahi dute gauza bera, Ezenarroren ustez. «Gure gizarteko hautesleen zati bat kendu gabe ezinezkoa litzateke estrategia hori garatzea».

Erabakitzeko eskubidearen zein giza eskubide eta eskubide zibil eta politikoen alde egingo duela ere esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.