Aralarrek Garitanori emango dio babesa

Zabaletak dio Bilduren «proposamen programatikoak eta bakearen aldekoak» babesten dituztela

Erredakzioa
Donostia
2011ko ekainaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak iragarri duenez, bere alderdiak Bilduko hautagai Martin Garitanori emango dio babesa Gipuzkoako Batzar Nagusietan ostegunean egingo den inbestidura saioan. «Hori hala izango da, inolako zalantzarik gabe, Udaletan gertatu den moduan», adierazi du.

Zabaletak gogoratu duenez, Bilduk alderdi guztien presentzia onartu du Gipuzkoako Batzar Nagusietako Mahaian, «eta hori oso positiboa da; kontuan hartu beharreko erabakia», nabarmendu du.

Gipuzkoako Batzar Nagusietan koalizio abertzalearen aldeko botoa emateko arrazoien arteanBilduk Aralarri iragarritako proposamen «programatikoak eta bakearen aldekoak» daudela adierazi du Zabaletak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.