Federico Martin Aramburu errugbilari ohia hiltzen saiatzeagatik 19 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Bouvierri iragan astean, hiru asteko epaiketaren ondotik. Goiz honetan, ordea, dei egitea erabaki du. Dei auzi bat izanen da, beraz.
Loik Le Prioli 26 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, errugbilari ohiaren hilketagatik. Asteartera arteko epea du dei eginen duen jakinarazteko.
GUD eskuin muturreko kide izandakoak dira Le Priol eta Bouvier, eta armen oso zaleak dira.