Aranzadik ezker estatalarekin akordioa egin nahi du Iruñerako

Erredakzioa
Iruñea
2019ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Aranzadi Iruñeko plataformak akordioa egin nahi du ezker estatalarekin datozen udal hauteskundeetarako: Ahal Dugu-rekin, Ezkerrarekin eta Equorekin. Duela lau urteko bozetan, bakarrik aurkeztu zen —lehen aldia zuen—, eta hiru zinegotzi lortu zituen,botoen %9,5 jasota. Aldaketaren udal gobernua babestu zuen. Ezkerrak hautetsi bat eskuratu zuen, %5,7ko sostenguarekin.

Aranzadiren ustez, UPNren, PPren eta Ciudadanosen arteko ituna «arrisku larria» da eskubideen, askatasunaren eta Iruñeko ohituren aurka. Hori ikusirik, aipatutako ezkerreko indarren elkar hartzea nahi duela dio. «Politika modu irmoan eta ausartean» egiteko moduko hautagaitza osatuko lukete, haren arabera. Alderdien interesak albo batera uzteko eskatu du.

Hala, plataformak ongi hartu du Gaxan Sad Iruñeko Ahal Dugu-ko alkategaiak metaketaren alde hitz egin izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.