POLITIKA

Aresi torturak egozteagatik zigortu ostean, absolbitu egin dute Alfonso Zenon

2010ean bederatzi lagun atxilotu zituzten Ondarroan; abokatuak Rodolfo Ares egin zuen atxilotuek jasandako torturen erantzule.

Alfonso Zenon —ezkerretan—, epaitu zuten egunean, Bilboko Epaitegira sartzen, Kepa Manzisidor abokatua ondoan duela. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 29a
07:32
Entzun

2010eko urtarrilaren 26an Ertzaintzak Ondarroan hasitako operazioa du abiapuntu Zenonen aurkako auziak. ETArekin lotura izatea egotzita, bederatzi pertsona atxilotu zituen Ertzaintzak. Inkomunikatuta eduki zituen, eta, espetxean inkomunikazioa kendu zietenean, abokatuari kontatu zioten ertzainek torturatu egin zituztela. Jendaurrean salatu zuen hori abokatuak, atxilotuen senideekin egindako agerraldian. Kontatu zuen Ertzaintzak atxilotuak torturatu zituela, eta Herrizaingo sailburua egin zuen erantzule: Rodolfo Ares.

Aresek Zenonen aurkako kereila aurkeztu zuen. Bilboko Epaitegiak otsailean epaitu zuen abokatua, eta martxoan zigortu. 11.480 euro eta auziak eragindako kostuak ordaintzera zigortu zuen: Aresi 5.000 euro ematera, hemezortzi hilabetez eguneko hamabi euro ordaintzera eta gastuak pagatzera. Aresen aurka kalumniak nahita eta jendaurrean egitea egotzi zion. "Inputazio faltsuak" egitea faltsuak direla jakinda eta "egiari ausarkeriaz mespretxu egitea".

Zenonek helegitea aurkeztu zuen erabakiaren kontra. Mamian sartu gabe, epaileak ebatzi du auzian epaitutakoak preskribatuta daudela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.