Zaldunborda

Argi gutxiegi lur zikinetan

Gaintxurizketako Zaldunborda (Gipuzkoa) eremu kutsatuan outlet village bat eraikitzea proposatu dio Hondarribiko Udalari hidrokarburo enpresa batek. Ekologistak eta merkatariak kexu dira. Udalak enplegurako aukera bezala ikusten du Zaldunborda.

Zaldunbordako proiektuaren aurkako kartel bat. BIDASOAKO HITZA
2017ko maiatzaren 13a
07:57
Entzun

Ehun saltoki, 40.000 metro koadroko azalera eraikia, 40 milioi euroko inbertsioa, mila autorentzako aparkalekua, urtean sei milioi erosle potentzial, bostehun lanpostu berri, Espainiako Estatuan Bartzelonak eta Madrilek baino ez dituzten moduko outlet herrixka bat. Hori da Higertoki SL enpresak Hondarribiko Udalari egin dion proposamena. Behi lodien garaiko proiektua dirudi. Zehaztapenetan sakonduta, baina, prozesua korapilatzen da.

Outlet village hori Gaintxurizketako Zaldunborda lurzoruan eraikiko litzateke, 2004an errauste planta egiteko Txingudiko Zerbitzuak erakunde publikoak (Txinzer) erositako lur eremu kutsatuan. Hondarribiko Udalak (Hondarribia Lantzen sozietatearen bitartez), hura eta Irungo Udala partaide diren Txinzerri erosi berri dio lurra, balio duena halako sei ordaintzea adostuta, eta deskontaminazioaren kostua bere gain hartuta. Gainera, Zaldunbordak landa-lurzoru izaera juridikoa du, ez merkataritzakoa; udal gobernuak hori aldatu nahi du, eta aurten onartzekoa den Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean (HAPO) birkalifikatu, baina EAEko Lurralde Antolamendurako Batzordeak (EAELAB) dagoeneko ¬ękontrako irizpena¬Ľ eman dio, HAPOari lotutako txosten baten bitartez.

Irakurri erreportaje osoa Bidasoko Hitza-n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.