Argituz-en gomendioak

2012ko otsailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Oroimenari buruzko hainbat gomendio bildu ditu Argituz-ek:

• Konfiantzazko harremanak sortzea. Oroimenaren arloko lanaaurrera eraman ahal izateko ezinbestekoa da konfiantzazko harremanak eraikitzea.

• Politizazioa saihestea. Biktimen memoria politizazioak biktimen samina erabiltzeko modua izateko arriskua dauka, eta hori ez da onargarria.

• Komunikabideen zeregina. Saihestubehar dituzte kasurik txarrenak islatzen dituzten errealitatearen irudikapenak eta ikuspuntu ezberdinak sartzen ez dituztenak. Informazioek biktimen eta senideen tratu duina sustatu behar dute.

• Kontsulta eta parte hartzea. Ekimen oro kontsultan eta biktimen parte hartzean oinarrituko dira. Udalei dagokienez, biktimen partaidetza artikulatu behar dute, euren ikuspuntuak aintzat hartuak izan daitezen.

• Gurutzatutako sentsibilitatea. Sentsibilitatea eta beste aldera pasatzeko eta errespetuaadierazteko gauza diren pertsonak behar dira oroimen bateratzailea sortzeko.

• Mugak kontuan hartu. Nahiz eta indarkeriarik gabeko egoera batean egon, biktimek denbora eta ekintza osagarriak behar dituzte jarrerak hurbiltzeko. Mugak aintzat hartu behar dira eta espazio zabalak sutatu.

• Barkamena eskatzeko ekitaldiak. Barkamena eskaerak, publikoak eta benetakoak direnean, garrantzizkoak dira eta eragin positiboa izan dezakete biktimengan.

• Ekimenak koordinatzea. Komenigarria da memoriaren joera selektiboa eteta eta borondate komuna azal dezaketen ekimenak sortzea.

• Monumentuak erasoetatik babestea. Oroimenaren adierazpenak zaindu beharko lirateke, giza eskubideen defentsaren sinbolo diren aldetik.

• Deialdi orokorrak. Biktimen aldeko ekimenak oinarrizko adostasunarekin egin behar dira.

• Etorkizunari begira. Etorkizuneko erronka da ekintza eta esperientzia orori zabalkundea ematea, osagai sozial eta pedagogiko gisa. Halaber, garrantzitsua da jakitea jokoan dagoela oroimenak hurrengo belaunaldietan izan dezakeen inpaktua , eta beharrezkoa izango dela belaunaldi berrien inplikazioa etorkizunean egon daitezkeen prozesuetan.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA